mundua

Hamasen talde armatuak bertan behera utzi du su-etena

Su-etena 2009tik zen indarrean; Israelek Gazaren aurka 'Berun urtua' operazioa burutu ondoren lortu zuten akordioa. Egiptok iragarri du Israelen duen enbaxadorea erretiratuko duela, bi herrialdeen arteko mugan izandako erasoak direla eta.

2011ko abuztuaren 20a
17:14
Entzun

Ezzedin al Kassam Brigadek, Hamasen talde armatuak, 2009tik indarrean zen su-etena apurtutzat eman duela iragarri du gaur goizaldean, Al Aqsa irratiaren bidez zabaldutako ohar batean. "Ezinezkoa da su-eten bat mantentzea israeldar okupatzaileekin, horrek bien bitartean palestinar herriaren aurka justifikaziorik gabeko sarraskiak egiten baditu", azaldu du oharrean brigadetako kide batek.

Iragarpen honen bidez, Ezzedin al Kassam Brigadek Palestinako edozein indar armaturi dei egin diote Israelen erasoei erantzutera.

Hamalau palestinar hil dira ostegun arratsaldeaz geroztik Israelek Gazako Zerrendaren gainean egindako bonbardaketen ondorioz. Bonbardaketa hauek Israel hegoaldean izandako hainbat erasoren erantzuna dira; eraso horietan zortzi israeldar hil ziren. Horri erantzun "aproposa" emango ziotela iragarri zuen Netanyahu lehen ministroak.

Azkena hiru pertsona hil dira, tartean 3 urteko mutiko bat, eta beste hiru zauritu dira gauerdia jotzear zegoela Israeelek egindako aire-eraso batean. Israeldarrek Gaza hiriko motor bati eraso diote, Adham Abu Selmia hiriko osasun zerbitzuen arduradunaren arabera.

Hamasen talde armatuak amaitutzat eman duen su-etena 2009tik zen indarrean, Israelek Gazaren aurka 'Berun urtua' operazioa burutu ondoren lortu zuten akordioa. Operazio hartan 1.400 palestinar inguru eta hamahiru bat israeldar hil ziren. Su-etenak gorabeherak izan ditu orduz geroztik; behin baino gehiagotan apurtu dute.

Egiptok Israelen duen enbaxadorea erretiratuko du

Egiptoko Gobernuak Yasir Reda Ali Abdula Said Israelen duen enbaxadorea erretiratzea erabaki du; Israelek Egiptorekin duen mugan egindako bonbardaketen gaia argitu bitarte kenduko du enbaxadorea.

Israelek ustez Eliat herrian erasoa egin zuten palestinarrak harrapatzeko asmoz bonbardaketak egin zituen Egiptorekin duen mugan. Horien ondorioz, egiptoko hiru soldadu hil ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.