Idlib-eko (Siria) espetxean hamazazpi gorpu aurkitu dituzte, eta hildakoak ustez Baxar Al-Assad presidentearen armada utzi zuten soldaduak dira, Siriako oposizioko talde batek esan duenez.
Armadak gaur beste 46 lagun hil ditu, hainbat erasotan. Handiena Haman egin du, herrialdearen erdialdean: 24 pertsona hil ditu han —horien artean, zazpi haur eta familia bereko sei kide daude—.