Mundua

Hamazazpi lagun hil dituzte Sirian, bonba-autoa lehertarazita

Damaskon egin dute atentatua, gaur, Estatuaren segurtasun arloko gune batean.

2008ko irailaren 27a
17:15
Entzun
Bonba-autoa eztandarazi dute gaur Sirian, Damaskon, eta hamazazpi pertsona hil dituzte, Beste hamalau zaurituta daude. Hiri hartatik nazioarteko aireportura doan bidean egin dute atentatua. Siriako Estatuko segurtasun arloko zenbait gune daude leku horretan.

Ikerketako iturriek esan dutenez, berrehun kilo lehergai zeuzkan bonbak.

Otsailaren 5ean egin zuten Sirian azkeneko atentatua, Damaskon bertan, orduan ere bonba-auto bidez. Imad Mugnieh Hezbola Libanoko taldeko buruzagi militarra hil zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.