india

Hamazazpi langile hil dira Himalayan, haien ibilgailua amildegira erorita

2012ko otsailaren 14a
16:17
Entzun

Indiako lan publiko bateko hamazazpi langile hil dira herrialdearen iparraldean, Himalayan, haiek zihoazen ibilgailua amildegian behera jausita; 70 metro behera erori da. Poliziak uste du elurteak eragin duela istripua. Kinnaur barrutian gertatu da.

Langileak errepide bat berritzeko lanetan zebiltzan. Indiakoak bertakoak ziren hildakoak, Bihar eta Jarkhand estatuetakoak.

OMS Osasunerako Mundu Erakundeak iazko txosten batean zioen Indian urtero 125.000 lagun hiltzen direla errepideetan. Arrazoiak, OMSren ustez: errepideak ez daude baldintza onetan eta ibilgailuetan jende gehiegi joaten da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.