Hamazazpi maoista hil ditu Indiako Poliziak
NEW DELHI. Indiako Poliziak hamazazpi gerrillari maoista hil dituela adierazi du, herrialdearen ekialdeko Chhattisgarh estatuan izandako borroketan. Poliziaren arabera, hiru barrutitan izan dira borrokak, eta hildakoez gain bertze lau gerrillari atxilotu dituztela erran du. Maoistak 1967an matxinatu ziren, eta herrialdearen heren batean dute presentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu