Mundua

Hamazazpi palestinar hil ditu Israelek gaur Gazan

Frankotiratzaile palestinar batek, berriz, kibutz batean ari zen boluntario ekuadortar bat hil du. Hamasen ustez, "sarraskia" George Bushek Palestinara egindako bisitaren "ondorioa" izan da.

2008ko urtarrilaren 15a
15:09
Entzun
Israelgo Armada Gazan (Palestina) sartu da gaur, eta hamazazpi palestinar hil eta 45 zauritu ditu. Hildakoen artean Hamaseko kideak daude, baita zibilak ere.

Hildakoetako bat Hamaseko sortzaileetako Mahmud Zaharen seme bat da -Husam Zahar; 24 urte-. "Hil direnen artean ez dago alderik, baina. Guztiak zendu dira gure herria salbatzeko", esan du Mahmud Zaharrek. "Sarraski hauek" George Bush Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Palestinara egindako bisitaren "ondorio" direla adierazi du Hamasen kideak, eta "behar bezala erantzungo" dutela.

Tankeen eta helikopteroen bidez egin dute gaur israeldar soldaduek erasoa Gazan. "Errutinazko operazioa" izan dela esan du Armadak.

Horrez gain, frankotiratzaile palestinar batek boluntario ekuadortar bat hil du, Gazako mugatik hurbil dagoen Israelgo kibutz batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.