Gazako lehen ministro eta Hamaseko kide Ismail Haniyehek Gazara gonbidatu ditu fakzio palestinar guztietako buruzagiak. Bisitak lurralde palestinarren eta gizartearen batasuna sendotuko lukeela nabarmendu du gobernuburuak.
«Palestina batuta dago, eta Gaza ere bertako parte da, erresistentziari eta iraunkortasunari esker lurraldea askatu ostean», adierazi du Haniyehek PFLP Palestina Askatzeko Herri Fronteko Imad Alami eta Maher Taher buruzagiekin izandako bileran. Fakzio guztien arteko elkarretaratzeak «Gazako jendea, Zisjordaniakoa, 1948koa [Israelgo Estatua sortu zen urtea], eta erbestekoa bildu behar ditu», Haniyehen iritziz.
Haniyehek Gazara gonbidatu ditu fakzio palestinar guztien buruak
Gazako lehen ministroak uste du bisitak lurraldearen eta herritarren batasuna sendotuko lukeela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu