Antzerki eta gidoi idazlea, zuzendaria eta aktorea da Pinter , eta horrez gain, politikagintzan engaiatutako pertsona.
1930ean jaio zen Londresko Hakcney langile auzoan, eta judua zuen aita. Hain justu, II. Mundu Gerrakoan hiritik atera zuten, eta 14 urte zituela itzuli zen berriro. "Bonbardaketek utzitako arrastoak inoiz ez nau laga", adierazi zuen behin. Akaso horregatik, antimilitarismoarekin bat egin zuen, eta 1949an kontzientzia eragozle zela aldarrikatu eta uko egin zion soldadutzara joateari. Espetxera joateko zorian izan zen, baina azkenean isuna ordaintzera baino ez zuten zigortu.
Konpromiso hori ez du inoiz alboratu, eta Iraken inbasioaren, NATOren, Kosovon esku-hartzearen, torturaren aurkako mugimenduetan parte hartu du, eta, halaber, Kurduen eskubideen zein adierazpen askatasunaren aldekoetan.
Literatur lanari dagokionez, 39 antzerki lan, 31 gidoi eta hainbat poesia lan idatzi ditu.
Nobel sariak
Harold Pinter idazle ingelesari eman diote Literaturako Nobel Saria
Harold Pinter (Londres, 1930) idazleak jasoko du 2005ko Literaturako Nobel Saria. Hala erabaki du Suediako Akademiak, eta Pinterren lanetan "amildegia, eguneroko zezelka esateen bidez, eta espazio itxietan zapalkuntza eragiten duten indarrak" aurkitzen direla nabarmendu du. Antzerki lanak, eta irratirako zein telebistarako gidoiak idatzi ditu, batik bat, eta aktore zein antzerki zuzendari ere ibili izandu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu