Harrapatuta egondako egunak

2011ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Abuztuaren 5a. San Jose meategian, erroizte baten ondorioz, 33 meatzari harrapatuta geratu ziren 700 metroko sakoneran.

Abuztuaren 6a. Erreskate taldeak erroizte gunera iritsi ziren; hain zuzen, 400 metroko sakonerara.

Abuztuaren 13a. Meategiko buruek esan zuten segurtasun neurriak betetzen zituztela.

Abuztuaren 22a. Erreskate taldeak meatzariekin harremanetan jarri ziren zunda baten bidez. Bizirik zeudela baieztatu zuten.

Abuztuaren 23a. Lehenengo elikagai eta botikak jaso zituzten.

Abuztuaren 26a. Meatzarien lehen bideoa zabaldu zuten.

Abuztuaren 31. Egunean hamabost metro zulatzen hasi zen A erreskate planeko zulagailua.

Irailaren 5a. B erreskate planari ekin zioten.

Irailaren 19a. C erreskate planari ekin zioten.

Irailaren 30a. Meatzarien senideek salaketa jarri zuten enpresaren kontra.

Urriaren 1a. Meategiko jabeak auzipetu zituzten beste istripu batengatik.

Urriaren 9a. B erreskate planeko zulagailua meatzariak zeuden galeriara iritsi ziren.

Urriaren 13. Meatzari guztiak bizirik atera zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.