Harreman diplomatikoak erabat indarrean jartzea erabaki dute herrialde biek Hoshiar Zebari Irakeko Atzerri ministroak eta Waled al Mualem Siriakoak iragarri dutenez. Horrela, Irakek Siriako enbaxadorea izendatu du eta, alderantziz, Siriak Irakekoa. Era berean, enbaxadetan elkarren banderak jartzeko agindua eman dute.
1982an eten zituzten bi herrialde horiek harreman diplomatikoak: batetik, Senide Musulmanen erreboltak sustatzea leporatu zion Damaskok Bagdadi. Bestetik, Iranen eta Iraken arteko gerran Iranen alde egin zuen Siriak.
Nolanahi ere, Saddam Husseinen erregimenaren azken urteetan hasiak ziren bi herrialde horiek elkarrekin merkataritza harremanak izaten. AEBek gidatutako koalizioaren inbasioaren ondoren apaldu egin zen hurbiltze hori, azkenaldian harremanei heltzea erabaki duten arte.
Mundua
Harreman diplomatikoak hasi dituzte Irakek eta Siriak, 24 urtean etenda izan ondoren
Irakeko eta Siriako Atzerri ministroek elkarrekin eman dute albistea, Bagdaden. Duela 24 urte, 1982an, eten zituzten harremanak, Senide Musulmanen erreboltak sustatzea egotzi baitzion Siriak Iraki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu