•2010eko irailaren 30a. Bonbardaketa batean, hiru soldadu pakistandar hil zituen NATOk.
•2011ko apirilaren 22a. Piloturik gabeko hegazkinek eragindako hilketak salatzeko, Afganistanerako bidea itxi zuen Pakistanek, NATOri hornidura eramaten ez uzteko.
•2011ko maiatzaren 2a. AEBek Osama Bin Laden hil zutela jakinarazi zuten. Haren tropak herrialdera abisatu gabe sartu zirela salatu zuen Islamabaneko gobernuak.
•2011ko ekainaren 3a. AEBek iragarri zuten «nabarmen» jaitsiko zutela Pakistanen zuten soldadu kopurua.
•2011ko uztailaren 10a. Pakistani 800 milioi dolar emateko erabakia bertan behera utzi zuten AEBek.
•2011ko irailaren 22a. Iragan irailaren 13an Kabulgo erdigunean erasoa egin zuen taldeari sostengua ematea egotzi zieten AEBekISI informazio zerbitzuei.
•2011ko azaroaren 26a.NATOk 26 soldadu hil zituen airetik egindako eraso batean.
Harremana, okerrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu