'Haserretuak' baretzeko, etxebizitzak agindu dituzte Zisjordanian

2011ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Israelgo hainbat udalerri greba orokorra egiten ari dira, hango haserretuek etxebizitzen garestitzearen inguruan egiten ari diren aldarrikapenekin bat eginez. Benjamin Netanyahu lehen ministroak eskaera horiei erantzuteko hartu duen erabakietako bat Zisjordanian etxebizitza gehiago eraikitzea izan da, eta egitasmo hori Israelgo etxebizitzetako proiektu orokorrean sartu du.

Erabaki horren arabera, Jerusalem ekialdean 294 etxebizitza eraikiko ditu, eta Karnei Shomronen, Nabulustik gertu, beste 42. Orotara eraikiko dituzten 7.000 etxebizitzaren parte dira Zisjordanian eraiki nahi dituztenak.

Egitasmoaren berri eman eta berehala, Europako Batasunaren salaketak etorri dira, baina Bakea Orain gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez, «salaketok alferrikakoak dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.