Ez da giro Kopenhage-n (Danimarka) azkeneko egunetan, gazteek 1981etik okupatuta zuten egoitza bat hustea eta botatzea erabaki dutelako agintari ofizialek. Protesta ugari egon da han eta Poliziak 650 lagun atxilotu ditu.
Hain zuzen, gaur goizean hasi dira eraikina botatzen, segurtasun neurri handien artean. Langileek aurpegia estalita daukate eta haien enpresak ere estalia du makinetan bere izena. Danimarkako sindikatuek espresa horri esan diote ez onartzeko segurtasun neurrien pean egindako lanik, baina bistan da ez duela onartu eskakizuna.
650 atxilotutako horietatik 140, Danimarkatik kanpokoak dira; batik bat, alemaniarrak, norvegiarrak eta suediarrak. Izan ere, Kopenhageko okupatutako eraikin horren auziak oihartzun handia izan du herrialdetik kanpo ere.
218 lagun behin-behinean preso sartu dituzte.
Danimarka
Hasi dira botatzen Kopenhageko gazte lokala, segurtasun neurri handien artean
Eraikina 1981etik okupatuta zegoen. Azkeneko egunetan iskanbilak izan dira eta Poliziak 650 lagun atxilotu ditu. 218 lagun behin-behinean preso sartu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu