3 eta 14 urte arteko hiru adingabe ezindu hilda aurkitu dituzte Boecillako harrera zentro batean (Valladolid, Espainia), eta haien zaintzaileetako bat atxilotu egin dute, hiltzailea delakoan. 55 urteko emakumezko bat da atxilotua, eta Valladolideko Ospitale Klinikoko Arreta Bereziko Unitatean dago, oso zauri larriekin; lehen ikerketen arabera, bere buruari egindakoak dira. Iturri ofizialen arabera, haur ezinduentzako zentroko beste hiru kidek ere osasun laguntza behar izan dute.
Mundua
Haur ezinduentzako zentro bateko zaintzaile bat atxilotu dute Espainian, hiru adingabe hil dituelakoan
55 urteko emakume bat da atxilotua, eta erietxean daukate atxilotuta, oso zauri larriak baititu; agi denez, bere buruari egindakoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu