Haurren kontrako erasoak salatu dituzte Azawaden
NEW YORK. Unicef Nazio Batuen Erakundearen Haurren Laguntzarako Funtsak haurren eskubide urraketa larriak salatu ditu Azawaden, eta MNLA Azawadeko Nazioa Askatzeko Mugimenduari egotzi dio errua. Unicefek dio haur askok elikadura urritasuna jasaten dutela. Erakunde horren arabera, 300.000 lagunek etxea utzi dute indarkeriatik ihes egiteko, eta erdiak haurrak dira. Borrokarako errekrutatzen dituztela ere salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu