Erasoak

Haurtzaindegi bateko hiru lagun hil ditu gizonezko batek Brusela iparraldean

Hildakoetatik bi haurrak dira eta hamaika zauritu ere izan dira. Erasotzailea atxilotu dute eta, une honetan, galdeketa egiten ari zaizkio.

2009ko urtarrilaren 23a
20:07
Entzun
Bruselatik iparraldera dagoen Dendermonde hiriko (Flandria) haurtzaindegi batean gertaera latza izan da gaur goizean. Gizonezko bat bertara sartu eta hiru pertsona hil ditu labankadaz, nahiz eta iturri batzuek hasieran hildakoak bost izan direla esan duten. Hildakoez gain, hamaika zauritu ere utzi ditu erasoaldiak.

Lekukoek adierazi dutenez, erasotzaileak aurpegia zuriz eta beltzez margotua zuen eta bizikletan ihes egiten ahalegindu da erasoaren ostean. Belgikako Barne ministro Guido De Padtek azaldu duenez, erasoaren egilea dagoeneko atxilotu dute eta, une honetan, galdeketa egiten ari zaizkio.

Zaurituta ez dauden haurtzaindegiko langileak harrera etxe batera eraman dituzte laguntza psikologikoa jaso dezaten. Agintariek krisi zentru bat jarri dute martxan, haurtzaindegiko haurren gurasoei jazotakoaren inguruko informazioa emateko.

Dendermonde Flandriako 44.000 biztanleko hiri txiki bat da eta Bruselatik 30 kilometrora dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.