Hauteskunde erabakigarriak Lesothon
Maseru. Agintean zegoen Demokraziarako Lesothoko Kongresua alderdiak ez zuen aurkaririk orain arte. Iazko urrian, ordea, egoera aldatu egin zen. Ordura arte Atzerri ministro izan zen Tom Thabanesek dimisioa eman zuen, eta beste 17 diputaturekin batera alderdi bat sortu zuen. Ondorioz, Legebiltzarrerako bozak aurreratu behar izan zituzten. Bietatik zein nahiago zuten aukeratu behar zuten atzo herritarrek. Inkestek borroka gogorra iragartzen zuten. Besteak beste, Thabanesek hitz eman duelako gosea, pobrezia, langabezia eta ustelkeria amaituko dituela. Han bitik bat lanik gabe dago. Irudian, jendea bozkatzeko zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu