hauteskundeak ukraina ekialdean

Hauteskundeak Donetsk eta Luhansken, nazioartearen babesik gabe

Ukraina ekialdeko bi eskualdeetan hauteskunde orokorrak izango dituzte gaur.

Hautetsontziak prestatzen, Donetsken. ALEXANDER ERMOCHENKO, EFE
2014ko azaroaren 1a
09:13
Entzun

Errusiako Gobernuaren babesa du deialdiak; ez, ordea, Ukrainarena eta nazioartearena. Matxinoek, baina, ez diote azken horien jarrerari erreparatzen: "Hotzepel zaigu AEBek hauteskundeak onartzen ez baditu", esan du Alexandr Zakhartxenko Donetskeko Herri Errepublikako egungo buru eta hautagaiak. 

Donetsken Zakhartxenkok irabaztea espero da, eta Igor Plotnitskik Luhansken. Kievek "fartsatzat" ditu hauteskundeok, eta dagoeneko iragarri du auzitegietara joko duela antolatzaileen aurka. Errusiak, berriz, hauteskundeok babesteko deia egin die Europako Batasuneko kideei: "Herritarren konfiantza irabazi dute, aginte demokratiko bat izateko hauteskundeak egin nahi dituzte, eta horrela, Kievekin dauden negoziazioetan herritarrak ordezkatu. Zer du horrek txarretik?", esan berri du Vladimir Txizhov Errusiako enbaxadoreak.

Hauteskunde egunean ez da ofizialki Europako behatzailerik egongo, baina Europako Parlamentuko hainbat kidek, norbanako gisa, behatzaile gisa jardutea erabaki dute.

Bi eskualdeotan matxinoek deitu duten bigarren galdeketa izango da. Maiatzean, erreferendumak antolatu zituzten, eta horietan, gehiengoak independentzia babestu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.