Barne Ministerioak gaur agertu duenez, 2.131 dira berriro zenbatu behar diren Kongresurako botoak, eta hiru mila Senaturakoak. Guztira, bost mila inguru, hasieran zabaldutako 82.850 botoak baino askoz ere gutxiago.
Hasierako kopuru horrek zalantzan jartzen zuen Prodiren garaipen estua, eta horregatik, Silvio Berlusconi jarduneko lehen ministro eta eskuinaren hautagaiak uko egin dio zentro-ezkerraren garaipena onartzeari. Areago, berriro zenbatzea eskatu du behin eta berriz, eta iruzur hitza ere aipatu du.
Barne Ministerioaren gaurko jakinarazpenak, ordea, bertan behera utzi ditu zalantza guztiak.
MUNDUA
Hauteskundeak Prodik irabazi dituela onartu du Italiako Gobernuak
Egunotako ika-mika amaituz, Italiako hauteskundeak Romano Prodi zentro-ezkerreko hautagaiak irabazi dituela onartu du Barne Ministerioak. Izan ere, berriro zenbatu beharreko boto zalantzagarriak bost mila direla ziurtatu du, eta ez 80.000 pasatxo hasieran agertu zuen bezala. Bost mila boto horiek ez dira nahikoa Prodiri garaipena kentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu