Eskuineko koalizo gobernuan sortu diren liskarrak ezin bideratuta, hauteskundeak aurreratu egingo direla esan du gaur Jaroslaw Kaczynski Poloniako lehen ministroak. Hala iragarri du gaur agerraldi batean, eta ziurrenik bozak urriaren 21ean egingo direla agertu du.
Nolanahi ere, Lech Kaczynski presidente eta Jaroslaw lehen ministroaren anaia bikiari dagokio parlamentua desegin eta hauteskundeak aurreratzeko erabakia. Irailaren lehen egunetan hartuko duela iragarri du lehen ministroak.
Hauteskundeak urriaren 21era aurreratuko dituela iragarri du Poloniako lehen ministroak
Gobernuan den eskuineko koalizioko alderdien artean liskar handiak sortu dira, eta bozak aurreratuko dituztela iragarri du Jaroslaw Kaczynskik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu