Irak
Hauteskundeak urtarrilaren 30ean egin behar direla berretsi du Blairrek, Iraken, ezusteko bisitan
Ezusteko bisita egin du Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak Irakera, zehazki, Bagdadera. Ian Alaui Irakeko behin-behineko lehen ministroarekin batzartu da han, eta aurreikusita dagoen bezala, hauteskundeak urtarrilaren 30ean egin behar direla berretsi du.
Blairrek esan du Erresuma Batuak "erabateko konpromisoa" duela Irakeko demokraziarekin, eta ahalegin guztia egingo dutela hura indartzeko. Aurreikusita dagoen bezala Irakeko hauteskundeak urtarrilaren 30ean egin behar direla berretsi du Erresuma Batuko lehen ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu