Mundua

Hauteskundeak urtarrilera aurreratu ditu Georgiako presidenteak, krisiari aurre egiteko

Larrialdi egoera "datozen egunetan" bertan behera utziko duela hitzeman du. Oposizioaren jarraitzaileek sei egunez protestak egin ondoren hartu zuen atzo neurri hori. Presidentziarako hauteskundeak urtebetez aurreratuta herritarren konfidantza berretsi nahi duela agertu du Mikhail Saakashvili presidenteak.

2007ko azaroaren 8a
17:41
Entzun
Mikhail Saakashvili presidenteari ustelkeria leporatuta, protesta handiak egin ditu azken egunetan oposizioak Georgian. Atzo istiluak izan ziren Tbilisi hiriburuan, Legebiltzarraren atarian Poliziak Legebiltzar atarian bilduta zeuden ehunka manifestariak indarrez sakabanatzean, eta, ondoren, larrialdi egoera ezarri zuen Saakashvilik.

Gaur, berriz, presidentziarako hauteskundeak urtarrilaren 5era aurreratu dituela iragarri du, auzia konpontzeko asmoz. 2004 hasieran aukeratu zuten Saakashvili presidente, 5 urteko agintealdirako. Beraz, urtebete aurreratu ditu bozak. Erabaki horrekin "herritarren konfidantza" duela berretsi nahi du. "Nola ez naizela demokrata nire agintealdia murrizten badut?", galdetu dio oposizioari.

Presidentziarako hauteskundeak ez ezik, Legebiltzarrerako bozak aurreratzeaz galdeketa egingo du Saakashvilik urtarrilean. Duela gutxi Konstituzioan aldaketa egitea onartu zuen Legebiltzlarrak, presidentziarako eta Legebiltzarrerako hauteskundeak batera egin zitezen. Erabaki horren aurka agertu zen oposizioa.

Larrialdiari dagokionez, "datozen egunetan" bertan behera utziko duela iragari du. Atzo hamabost egunerako jarri zuen indarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.