Irakeko hauteskundeak

Hauteskundeetako segurtasun neurriak gainditu, eta hautesleku baten kontrako atentatua egin du erresistentziak

Bihar hauteskundeak egingo dituzte Iraken, eta hauteskunde horiek "normaltasunez" egiteko segurtasun neurri ugari jarri ditu abian hango gobernuak. Erresistentziak, hala ere, hautesleku baten kontra atentatua egitea lortu du, eta gutxienez bost lagun hil dituzte, Janakin hirian bonba-autoa leherrarazita. Hildakoetako hiru poliziak dira, eta beste bi zibilak. Beste sei lagun ere zauritu dituzte.

2005eko urtarrilaren 29a
12:38
Entzun
Irakeko Gobernuak etxeratze agindua eman zuen, mugak itxi, eta kontrol zorrotzak jarri. Guzti hori, hauteskundeak "normaltasunez" eta atentatu arriskurik gabe egiteko helburuarekin. Neurriak neurri, erresistentziak lortu du gaur ere atentatua egitea.

Janakin hiriko hauteslekuaren kontra egin dute atentatua. Bonba-auto bat leherrarazi dute, eta gutxienez bost lagun hil dituzte. Hildakoetako hiru poliziak dira eta beste bi zibilak. Sei lagun zauritu dituzte, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.