Italia

Hauteskundeetara ez dela aurkeztuko gaineratu du Berlusconik

Euroguneak agindutako murrizketak ezarritakoan dimisioa emateko konpromisoa agertu zion Italiako presidenteari.

2011ko azaroaren 9a
12:24
Entzun

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak esandakoa betetzen badu ez da agintera itzuliko. Atzo Italiako presidentearen aurrean  dimisioa emateko konpromisoa hartu zuen, Euroguneak agindutako murrizketak ezarritakoan. Gaur gaineratu du otsailerako deituko dituzten hauteskundeetan ez duela bere burua aurkeztuko.

Atzo Italiako Parlamentuan zuen gehiengoa galdu zuen Berlusconik. 308 legebiltzarkidek bozkatu zuten bere alde, eta 321ek, kontra. Otsaileko hauteskundeetan PDL alderdiaren hautagaia Angelino Alfaro izango dela adierazi dio La Stampa egunkariari.

Dimisioa eman aurretik, ordea, 2012ko aurrekontuen legea onartuko du Berlusconik. Lege horretan Italiak ere zorra murrizteko eta ekonomiaren garapena bultzatzeko Europarekin adostutako neurriak jaso ditu. Beste alderdiak neurri horiek babestera deitu ditu.

Bere etorkizunaz ezer ez du esan, baina lehen ministro izateari utzita, epaitegietan bere aurka dauden salaketei erantzun beharko die, immunitatea galdu ostean. "Agian Milanez [futbol taldeaz] arduratuko naiz berriro".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.