ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK. GALIZIA

Hautesleek BNG eta PP zigortu dituzte eta PSdeG-k hamar aulki lortu ditu

Erredakzioa
DONOSTIA
2004ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Alderdi bozkatuena izan zen arren, Galiziako hautesleek PP eta Mariano Raxoi herrikidea zigortu zituzten atzoko bozetan. Parte-hartzea nabarmen igo bazen ere, orain dela lau urte baino ia 80.000 boto gutxiago jaso zituen alderdi popularrak, eta Madrilen zituen hamasei eserlekuetatik, lau galdu zituen PSdeGaren mesedetan. PPk botoen % 46,51 lortu zituen, 2000ko hauteskundeetan baino ia zortzi puntu gutxiago.

Sozialistek 2000ko hauteskunde orokorretan baino 250.000 boto gehiago lortu zituzten atzo eta hamar aulki izango dituzte datorren legegintzaldian. Aurreko hauteskunde orokorretan sei besterik ez zituen lortu. Bloque Nacionalista Galegoak, berriz, ez zien eutsi bere botoemaileei, eta parte hartzea % 76koa izan bazen ere 2000ko hauteskundeetan % 65ek eman zuten botoa, 100.000 boz inguru eta jesarleku bat galdu zituen. Hiru zituen orain arte, bi Coruñatik eta bat Pontevedratik, baina Coruñako aulkietako bat PSdeGk kendu dio.Nolanahi ere, BNGko bozeramaile Anxo Quintanak «historikotzat» jo zuen «nazionalismo galiziarra hirugarren aldiz Madrilgo legebiltzarrean ordezkatua egotea».

Probintzietako datuei dagokienez, PPk lau lurraldetan irabazi zuen, baina botoak galdu zituen guztietan.Galiziarrek 24 diputatu aukeratu behar zituzten atzoko bozetan, duela lau urte baino bat gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.