Heathrow aireportuko 4. terminala hutsarazi dute
Londresko Heathrow aireportuko 4. terminalaren zati bat hutsarazi du Poliziak, pakete "susmagarri" bat aurkitu dutelako. Bidaiari gehien duen Europako aireportuetako bat da.
Aireportuko iturriek adierazi dutenez, eguerdia baino minutu batzuk lehenago pakete "susmagarri" bat aurkitu dute Londresko Heatrow aireportuan. Hori dela eta, 4. terminala hustea erabaki dute. Era berean, aireportuko hegaldi guztiak bertan behera uztea erabaki dute. Milaka eta milaka lagunek arazoak izango dituzte, bidaiaririk gehien izaten dituen Europako aireportuetako baita Heatrowkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu