Ezbeharra

Hegazkin bat erori da Azerbaiijanen, eta 23 bidaiariak hil dira

Aireportuan aireratu eta segituan hegazkin bat goitik behera amildu zen atzo Azerbaijanen, Baku hiriburuan. Iturri ofizialek agertu dutenez, 23 pertsona zihoazen barruan, eta guztiak hil dira. Zenduetatik zortzi atzerritarrak ziren.

2005eko abenduaren 24a
12:19
Entzun
Antonov An-140 bat zen istripua izan zuen hegazkina: hegaldi laburretarako 90.eko hamarkadan diseinatutakoa, eta Errusiak eta Ukrainak elkarrekin ekoizten dutena.

Gehienez 52 lagun eramateko gaitasuna du hegazkin mota horrek, baina istripua izan zuen hartan 23 zihoazen. Iturri ofizialen arabera, guztiak hil dira, eta zortzi atzerritarrak zirela zehaztu dute: lau Kazajistangoak, Turkiako bat, Georgiako bat, eta Erresuma Batuko bat. Hain justu, Kazajistanera zihoan hegazkina, Aktau hirira.

Ezbeharra eragin duten arrazoei dagokienez, iturri ofizialen arabera "arazo teknikoak izan zituen" ikertzen ari dira, eta baztertu egin dute atentatuaren hipotesia.

Kaspio itsasertzean dago kokatuta Azerbaijan, eta Sobiet Batasuneko kide izan zen bere garaian. Azkenaldian, gasaren eta petrolioaren industriak atzerriko inbertsio asko erakarri ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.