Arguntsevo eta Stepanovo herrien artean, Moskutik gertu, erori da AN-148 motako hegazkina. Lekukoek azaldu dutenez, sutan zegoen aparatua lurrera erori zenean. Larrialdi zerbitzuak istripua izan den tokira bidean dira.
Saratovskie Avialini konpainiako da hegazkina. Istripua izan baio ordu batzuk lehenago atera da airekoa Domodedovoko aireportutik, eta handik gutxira galdu dute harekiko harremana.
Iturri ofizialek berretsi dute hil egin direla airekoan zihoazen guztiak: 65 bidaiari eta eskifaiako sei kide. Ezbeharra izan den tokira bidean da Garraio ministroa, baina dagoeneko iragarri udte ikerketa abiatuko dutela, "aire eremuko segurtasun neurriak urratu" ote diren argitzeko.