MUNDUA

Hegazkin baten ustezko bahitzailea atxilotu du Suitzako Poliziak

Ethiopian Airlines konpainiako hegazkina Addis Abebatik Erromarako bidean zihoan, eta Genevan hartu du lurra

2014ko otsailaren 17a
17:59
Entzun

Egoera "kontrolpean" dago jada, BBC telebista kateak jakinarazi duenez. Nolanahi ere, Genevako aireportua itxi du Suitzako Poliziak, badaezpada. Ethiopian Airlines konpainiakoa zen bahitutako hegazkina, eta airelineak azaldu du bidaiariak eta tripulazioko kideak onik direla.

Radwad Hussein Etiopiako Gobernuko bozeramaileak azaldu du Jartum Sudango hiriburuan geldialdia egin duela hegazkinak eta litekeena dela ustezko bahitzailea bertan sartu izana. "Ez dakigu zenbat diren eta nongoak diren, baina badirudi Jartumen sartu direla hegazkinean", azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.