Eztabaida handiena sortzen duen puntua da hegazkin konpainiek AEBetako Imiigrazio eta Aduanetako Bulegoaren esku uzten dituen datuak Estatu Batuetako Polizia eta inteligentzia agentzien esku gera daitezkeela.
Egun, lege aldetik noraezean ibiltzen dira hegazkin konpainiak: batetik, AEBek bidaiari bakoitzaren datu pertsonalak eskatzen dizkie. Bestetik, ordea, ematen badituzte bezeroek posible dute konpainien aurkako ekimen legalak abiatzea. EBk AEBrekin hitzarmena egiten badu, Batasuneko bidaiarien datuak AEBen esku uztea legezkoa izango da.
EBk adierazi du egun ematen dituenak baino datu gehiago emateari uko egingo diola. Nolanahi ere, orain ematen dituenak ere datu multzo handia dira: izena, helbidea, bidaiari buruzko informazioa, nola kontratatua izan den... Guztira 34 datukoa da zerrenda.
Mundua
Hegazkin bidaiariak kontrolatzeko datuen inguruan ados jarri dira EB eta AEBak
Hegazkinez joaten diren bidairiei buruzko datu asko eskatzen dituzte AEBek; gainera, hegazkin konpainiei eskatzen dizkiete hegaldia egiteko baimenaren truke. Jaso ahal izango dituzte datuei buruz ados jarri dira AEBeak eta EB Europako Batasuna. Hala ere, EBko Justizia ministroek eman behar diote oniritzia akordioari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu