Hegazkin militar batek istripua izan du eta 20 pertsona hil dira

Agentziak
KHARTUM
2006ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Sudango Armadaren hegazkin batek istripua izan zuen atzo Awailen, eta barruan zihoazen 13 soldaduak eta eskifaiako zazpi kideak hil egin ziren. Armadako iturrien arabera, gurpiletako batek su hartu zuen aparatua lurreratu zenean, eta, ondorioz, pilotuak airekoaren kontrola galdu zuen. Hegazkinak su hartu zuen eta lehertu egin zen.

Ez da halako zerbait gertatzen den lehen aldia. 2003an Boeing 747 bat erori zen aireratu eta gutxira. Orduan, 115 pertsona hil ziren. Sobiet Batasun ohiko airekoak erabiltzen dituzte Sudanen, bai militarrek eta baita hegaldi komertzialek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.