Mundua

Hegazkinaren bahitzaileek beren burua entregatu dutela diote Turkiako agintariek

Zipretik Istanbulera zihoan hegazkina desbideratu, eta Antalyara joanarazi dute. 136 bidaiari eta eskifaiako sei kide hartu dituzte gatibu. Bidaiarien arabera, Al Kaedakoak zirela eta Iranera joan nahi zutela esan diete bahitzaileek.

2007ko abuztuaren 18a
16:20
Entzun
Zipretik abiatuta Istanbulera (Turkia) zihoan Atlas Jet konpainiako hegazkin bat bahitu dute gaur goizaldean bi lagunek. 136 bidaiari eta eskifaiako 6 kide zihoazen barruan. Norabidea aldatu, eta Istanbulera beharrean Antalyara joanarazi dute hegazkina, eta han erregaia hartzeko.

Turkiako agintariek agertu dute hegazkina Antalyara iristean bahituak askatzeko operazioa jarri dutela abian. Lehendabizi bidaiari guztiak onik eta libre izatea lortu dutela zabaldu dute agintariek, eta eskifaiako sei kideek eta bahitzaile biek hegazkinean jarraitzen zutela. Handik denbora batera, bi bahitzaileek beren burua entregatu dutela adierazi dute, baina zehaztasun handirik eman gabe.

Libre geratu diren zenbait bidaiarik agertu dute Al Kaedako kidetzat aurkeztu dutela beren burua bahitzaileek, eta beren helbura Iranera joatea zela esan dietela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.