Errusia

Hegazkinen kutxa beltzek ez dute argitu hondamendia nola gertatu zen

Atzo une bertsuan lurrarekin talka egin zuten bi hegazkinen kutxa beltzak aztertuta, zer gertatu zen esaterik ez dagoela jakinarazi du gaur Errusiako presidente Vladimir Putinen ordezkari Vladimir Jakovlevek. "Hegazkinak erori aurretik utzi zioten funtzionatzeari kutxa beltzek" esan du. Errusiako prentsak dioenez, atzokoa atentatua izan zen, baina Kremlinek ez du hori onartu nahi, datorren igandean hauteskundeak direnez.

2004ko abuztuaren 26a
12:15
Entzun
Atzoko hondamendia zerk eragin zuen jakitea ez da batere erraza. Izan ere, Errusiako gobernua ukatzen ari da atentatu bat izan dela. Erruasiako prentsaren arabera, Gobernuari ez zaio komeni atentatua izan dela onartzerik, datorren igandean presidentea aukeratzeko hauteskundeak daudelako.

Gobernuak, bere aldetik esan duenez, hegazkinen kutxa beltzak aztertuta, ez dago jakiterik zer gertatu zen, izan ere, Errusiako presidente Vladimir Putinen ordezkari Vladimir Jakovlevek esan duenez,"hegazkinak erori aurretik utzi zioten funtzionatzeari kutxa beltzek".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.