HN51 aurkitu dioten bigarren basahatea igandean topatu zuten hilik, Ain departamenduko Bouvent herrian. Lehendabiziko kasuaren berri eman zutenetik, hegazti okelaren salmenta %20-30 gutxitu da Frantziako Estatuan. Hori dela eta, sektore horri laguntzeko plana jarriko du abian Parisek.
Nolanahi ere, lasaitasunerako deia egin du Villepin lehen ministroak, eta nabarmendu du etxaldeetako hegaztien artean ez dela HN51 birusik atzeman, eta, gainera, gaitza ez dela gizakietara iritsi.
Osasuna
Hegazti gripea atzeman diote beste basahate bati Frantzian
H5N1 hegazti gripearen aldaera gaiztoenaren ondorioz hilda beste basahate bat aurkitu dute Frantzian, Dominique de Villepin lehen ministroak jakinarazi duenez. Beraz, bi dira dagoeneko estatu hartan HN51 birusak erasanda aurkitu dituzten hegaztiak: biak basahateak, eta biak hego-ekialdeko Ain departamenduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu