MUNDUA

Hego Korea eta AEBen maniobrei erantzunez, Ipar Korea misilak prestatzen hasi da; Hego Koreak Yeonpyeong uhartea hustu du

Hego Korea eta AEBak goizaldean hasi dira muga gatazkatsuan maniobra militarrak egiten; guztira 6.000 soldadu eta 75 gerrarako hegazkin ari dira parte hartzen. Ipar Koreak hegazkin horiek jomugan jarriz erantzun eta indar erakustaldia egiten hasi da.

2010eko azaroaren 28a
10:30
Entzun
Tentsioa ez da gutxien ari Itsaso Horian. Hego Korea eta AEBak 6.000 soldadu eta gerrarako 75 hegazkinekin maniobra militarrak egiten hasi dira gaur goizaldean, eta Ipar Koreak misilak prestatuz erantzun du, bere indarra erakutsiz. Tentsioaren gorakadaren ondorioz, Hego Koreak Yeonpyeong uharte hustea erabaki du, aste honetan Ipar Koreak erasotu duena, eraso baten beldur.

"Misilak gure gerrarako hegazkinak jomuga dituztela dirudi", esan dute Hego Koreako gobernuko iturriek. Hegazkin horiek Hego Korea eta AEBak egiten ari diren maniobretan parte hartzen ari dira, eta George Washington hegazkineterako itsasontzia dute eure babesleku. Pentagonoak esan du maniobra horiek Ipar Koreak iritziz aldatzea dutela helburu.

Krisia piztu zenetik, ordea, baretu beharrean tentsioa modu kezkagarrian igotzen ari da. Yeonpyeongeko erasoaren ondoren Ipar eta Hego Koreako gobernuek esan zuten eraso txikienari ere gogor erantzungo ziotela, eta harrezkero alerta egoera handia da. Gainera, George Washington hegazkinetarako itsasontzia Itsaso Horian sartzen bazen ondorioak "neurtu ezinak" izango zirela aurreratu zuen Ipar Koreak, eta Hego Koreako presidenteak bere ministro eta agintariei erne egoteko eskatu die azken orduetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.