mundua

Hego Koreak "erantzun gogorra" emango dio Ipar Korearen edozein "probokaziori"

Hala ziurtatu du Park Geun Hye Hego Koreako presidenteak, Ipar Koreak "gerra" deklaratu ondoren.

2013ko apirilaren 1a
14:08
Entzun

"Indar armatuak izatearen arrazoia herrialdea eta Hego Koreako herria babestea da, eta edozein probokaziori gogor erantzun behar diogu, inolako begirune politikorik gabe", esan du presidenteak.

Kim Kwan Jin Defentsa ministroarekin bildu ondoren egin ditu adierazpenok. Kwan Jin aurreratu duenez, plan bat prestatzen ari dira edozein "mehatxu nuklear" berehala indargabetu ahal izateko. Horretarako, "kate hilkor bat" prestatuko dute, helburu nuklearrak erasotu eta suntsitzeko sistema bat. Horrekin batera, aireko segurtasun indarrak hedatzea ere pentsatzen ari dira.

Defentsa Ministerioaren plana urrian onartzea espero da Kongresuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.