MUNDUA

Hego Koreak eta AEBek amaitu dituzte maniobrak Itsaso Horian

Datorren astean, hilaren 6tik 12ra, maniobra gehiago egingo dituela bere aldetik iragarri du Hego Koreak. Bitartean Ipar Koreak eraso egin zuen uhartean hegazkinen aurkako misilak jarri ditu.

2010eko abenduaren 1a
15:02
Entzun
Hego Koreak eta AEBek gaur goizaldean amaitu dituzte orain dela lau egunetik itsaso horian, Ipar Koreatik gertu, egiten ari ziren maniobra militarrak. Amaitzearekin bat, ordea, Hego Koreak bere aldetik datorren astean gehiago egingo dituela iragarri du, eta ez dirudi tentsioak behera egingo duenik, izan ere, AEBek gerrarako hegazkinetarako erregaia eraman baitio Hego Koreari.

Hego Koreako armadaburu Kim Young-cheolek onartu egin du maniobra horiek Ipar Korearen aurrean indarra erakusketa egingo dituztela. Guztira 7.300 militarrek, hamar gerrarako itsasontzik eta George Washington hegazkinetarako itsasontziak hartu dute parte gaur amaitu diren maniobretan.

Gaur bertan, gainera, Hego Koreak hegazkinen aurkako misilak jarri ditu Yeonpyeong uhartean, hain zuzen, aurreko astean Ipar Koreak erasoa burutu zuen horretan. Hego Koreako albiste agentziek adierazi dutenez, hamar kilometrora iristen diren misilak dira. 2012an, ordea, 250 kilometrora iristen diren Israeleko misilak jartzeko asmoa dutela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.