muNDUA

Hego Koreak kohete bat jaurti du espaziora lehenengoz

Naro-1 koheteak 33 metro ditu eta 140 tona pisatzen du.

2009ko abuztuaren 25a
12:16
Entzun
Naro-1 izeneko kohetea jaurti du Hego Koreak gaur, lehenengoz. Errusiaren laguntza teknikoa izan du horretarako. Naro-1en xedea, ikerketa zientifikoa egiten duen satelite bat orbitan jartzea da eta beharrezko bi faseak arrakastatsuak izan direla jakinarazi dute. Naro-1 koheteak 33 metro ditu eta 140 tonako pisua du.

Pasa den astean kohete bat espaziora jaurtitzeko saiakera egin zuen Hego Koreak, baina azkenean bertan behera utzi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.