Irudia. Dokdo-Takeshima uharteak
HEGO KOREAK TOKIO HASERREARAZI DU
Lee Myung-bak Hego Koreako presidentea Dokdo uharteetan izan da, eta tentsio diplomatikoa tenkatu du Japoniarekin. Ozeano Barean dago90 uharteko artxipielagoa, bi estatuen artean—0,18 kilometro karratu du—, eta azpian gas hobiak daude. Biek diote horien jabeak direla, baina Seulek kontrolatzen du 1954tik. Takeshima izena du japoniarrentzat. Seulgo presidente bat joan den lehen aldia da. Japoniako lehen ministroak «guztiz deitoragarritzat» jo du bisita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu