Hego Koreako hauteskundeetan kontserbadoreak dira faborito

Erredakzioa
2008ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Lee Myung-bak presidentearen alderdi kontserbadorea Hego Koreako Legebiltzarrerako hauteskundeak irabazteko faborito argia da gaur, inkesta guztien arabera. GPN Alderdi Nazional Handiak Batzar Nazionaleko 299 legebiltzarkideetatik 160 eskura ditzake-112 lortu zituen aurreko bozetan- eta orain arte gehiengoa izan duen PDU Alderdi Demokratiko Batuak 100 diputatu baino gutxiago lortzeko arriskua du-136 eserleku dituzte orain joera progresistakoek-. Botoa emateko eskubidea 37,8 miloi pertsonak daukate guztira eta abstentzioa 2004 urtean baino handiagoa izatea espero da. Nori botoa eman zalantzan dauden hautesleen kopuru handiak Lee presidentearen alderdiarimesede egingo dio adituen ustetan, abenduko presidentetzarako bozetako garaipen zabalari jarraituta.

Ipar Korearekiko harremana izan da hauteskunde kanpainan bialderdi nagusien arteko aldea agerian utzi duena. Batetik, Lee presidentearen GPN alderdiak baldintza jarri dio adiskidetzeari: Ipar Koreak ekimen nuklearra apaltzeko bidean urratsak egitea. Bestetik, PDU oposizioko alderdia, joera aurrerakoia zuten azken bi presidenteei jarraiki, adiskidetzean sakontzearen aldeko da. Presidente berriak kargua hartu zuenetik Ipar Korearekiko harremana hoztu izana eztabaidatu dute bereziki hauteskunde atarian. Halaber, AEBen joerakoa den politika liberalaren eta aurrerakoiagoa den politikaren artean hautatuko dute herritarrek, ekonomiaren atzeraldiaren testuinguruan. Arazoak arazo, aurten hazkunde ekonomikoa %8koa izatea lortu nahi du Leek.

Bestalde, AEBetako eta Ipar Koreako ordezkariak Singapurren bildu ziren atzo, bigarrenaren ekimen nuklearra mugatzeko negoziazioetan. Blokeo egoeran zeuden elkarrizketak abiarazi, eta «aurrerapenenen bat» izan zela esan zuen Kim Kye-gwan Ipar Koreako negoziatzaile buruak. AEB eta Ipar Korearen arteko ezberdintasunak «oso txikiak» dira bere hitzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.