Errusiako Federazioko Senatuak eta Dumak (Legebiltzarra) Georgiaren menpeko Hego Osetia eta Abkhazia herrialdeen independentzia onar dezan eskatu diote gaur Errusiako presidente Dmitri Medvedevi. Aho batez hartu dute erabakia, lehenik Senatuak eta ordu batzuk geroago Legebiltzarrak. Hala Hego Osetia nola Abkhazia de facto independenteak dira 1990eko hamarkada hasieratik, Georgiatik ia erabat bereizi zirenetik, eta Moskuren aliatuak dira.
"Hego Osetiak eta Abkhaziak, beren independentziak -abuztuaren 22 eta 24koak barne- onartzeko, behin eta berriro eginiko eskakizunak aintzat hartuta, Federazioaren Kontseiluak [Senatua] haien independentziak onartzeko proposatzen du". Hala dio Senatuak onartutako ebazpenak. Halaber, Hego Osetian eta Abkhazian Medvedevek daraman politika "erabat sostengatzen" duela adierazi du.
Gainera, Georgiak indarra ez erabiltzeko akordioa sinatzeari uko egin izana salatu dute senatari errusiarrek, eta ukazio horrek Tbilisik hego osetiarren eta abkhaziarren kontrola izateko eskubidea kendu egin diola argudiatu dute. Abuztu hasieran Georgiako armadaren eta Errusiako armadaren nahiz Hego Osetiako indarren arteko borroketan milaka zibil hil ziren Hego Osetian.
Dumak onartutako agiriak Hego Osetiako eta Abkhaziako gobernuekin "estatuarteko harremanen oinarri juridikoa ezartzeko elkarrizketak berehala" hasteko eskatzen du.
Hego Osetiako presidente Eduard Kokoitik jakinarazi du ez duela "gertaerak behartzeko asmoarik", eta "lasai" itxarongo duela Errusiako presidenteak zer erabaki hartzen duen arte.
Bitartean, Hego Osetiako presidente Eduard Kokoitik esan du ez duela gertaerak behartzeko asmorik, eta "lasai" itxarongo duela Errusiako presidentearen erabakia jakin arte.
Bere aldetik, Abkhaziako presidente Sergei Bagapshek nabarmendu du gaur "justizia" egin dela, eta espero duela horrek Ipar Kaukasoren egonkortasunari laguntzea.
Mundua
Hego Osetia eta Abkhaziaren independentzia onartzeko eskatu diote Errusiako Senatuak eta Legebiltzarrak Medvedevi
Bi ganberek aho batez hartu dute =ide facto=i independenteak diren herrialde aliatuen egoera formaltzeko eskatzeko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu