Hego Sudanek Hegligen kontrolari eutsi dio
JUBA. Hego Sudango Gobernuak jakinarazi du Sudango armadak eraso egin arren oraindik ere bere kontrolpean duela mugaldeko Heglig petrolio eskualdea. Khartumek egindako erasoan bost lagun hil direla salatu du Jubak. Sudanek, hala ere, iragarri du egun bateko epean bere armadak beste eraso bat egingo duela eta Heglig bere kontrolpean izango duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu