Hego Sudanen 600 lagun inguru hil dira tribuen arteko liskarretan

NBEko Sudango enbaxadoreak esan du Hego Kordofan estatuan ez dagoela hobi komunik

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Ban Ki-moon NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak Hego Sudango tribuen arteko liskarren aurrean «guztiz arduratuta» dagoela jakinarazi du. Iragan ostiralaz geroztik gutxienez 600 lagun hil eta 750-985 lagun bitartean zauritu dira Jonglei eskualdean. Gainera, jende ugarik ihes egin du, indarkeriaren beldur.

Eskualdean segurtasuna bermatzeko «beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko deia» egin dio Ban Ki-moonek Hego Sudango Gobernuari, eta UNMISS Hego Sudanerako NBEren misio berria gobernuari laguntzeko prest dagoela gaineratu du. UNMISSen arabera, eskualdeko abereen kontrolagatik ari dira liskarretan tribuak.

Bestalde, Sudango Hego Kordofan estatuan hobi komunik ez dagoela baieztatu du Daffa Alla Elhag Ali Osman NBEko Sudango enbaxadoreak. Izan ere, SSP Satellite Sentinel Project taldeak zortzi hobi komun aurkitu dituztela baieztatu zuen atzo. Osmanen esanetan, ordea, «ez dago frogarik Hego Kordofanen hobi komunak daudela esateko».

Iragan uztailaren 9an lortu zuen Hego Sudanek iparraldearekiko independentzia, eta Khartumek Jubari egozten dio mugako zonaldeetan indakeria hauspotzearen errua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.