Hego Sudanen 60.000 lagunek ihes egin dute
KHARTUM. Hego Sudango Kordofan eskualdeko borroketatik ihes egin dute 60.000 lagunek. Joan den astelehenean hasi ziren liskarrak, eta dagoeneko guztira ehun lagun hil dira. Sudanen Londresko enbaxadako bozeramaile Ibrahim Mubarakek adierazi du Hego Sudango miliziak «diziplinarik gabeak» direla eta borrokak «bultzatu» dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu