Larrialdiari aurre egiteko, 142 milioi euro beharko lirateke, baina gaur arte soilik 70 milioi jaso dituzte, eta Hondamendietarako Larrialdi Batzordeak ohartarazia du ezinezko izango dela beharrezkoa den kapitala biltzea. Ondorioz, gobernuz kanpoko erakundeek iragarri dute goseteak okerrera egingo duela.
Iazko abendutik milaka lagun hil dira agintean dagoen alderdiko kideen arteko liskarren eta gosetearen ondorioz. Orduan, Salva Kiir presidenteak kargugabetu egin zuen Riek Machar ministroa, eta horrek etnien arteko istiluak eragin zituen.
Hego Sudan ez da goseteak eragindako larrialdia duen bakarra. Badira lau urte Nazio Batuen Erakundeak Somaliako egoeraz ohartarazi eta laguntza eskatu zuela, baina nazioarteak entzungor egin zuen. Ondorioz, 2011n milaka hildako eragin zituen azken mendeko goseterik larriena izan zenak.