Hegoafrikako meatzariek greba utziko dute

2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun
PRETORIA. Hegoafrikako Marikana meatzeetako langileek greba utziko dutela iragarri dute Lonmin enpresaren eta meatzarien arteko gatazkako bitartekariek. Jo Seoka gotzainak jakinarazi duenez, Lonminek soldatak %22 igotzea eskaini die langileei. Marikanan abuztuaren 10ean hasi zuten greba, lan baldintzak salatzeko. Hil horren 16an, Poliziak 34 meatzari hil zituen protesta batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.