Larrialdietako zerbitzuak lanean ari dira uneotan meatzean harrapatuta dauden langileak handik ateratzeko. 70 meatzari atera dituzte dagoeneko, zauri arinekin, baina horrek ez du kezka apaldu. "Deskalabrua izan da, eta une honetan oso kezkatuta gaude", esan du AMCU meatzarien sindikatu nagusiko bozeramaileak. Dindikatuaren arabera, 112 meatzari ari ziren lanean istripua izan den unean.
Hemen 7:30 zirenean jaso dute istripuaren berri zerbitzu horiek, eta berehala joan dira istripuaren tokira. Mpumalanga eskualdean izan da. Istripuaren arrazoien berririk ez dago, baina "berehala" oharra kaleratuko dutela jakinarazi du Vantage Goldfields Limited enpresak. Enpresa horrena da meatzea, eta berak darama aurrera haren ustiaketa.