Mundua

Hegoafrikako presidentegaia inputa dezakete ustezko ustelkeriagatik

2007ko abenduaren 20a
12:23
Entzun
Jacob Zuma Afrikako Kongresu Nazionaleko presidentea -aste honetatik da- eta Hegoafrikako lehendakarigaia inputa egin dezakete ustezko ustelkeria kasuagatik, gaur Mokotedi Mpshe Fiskaltzako behin-behineko zuzendariak esan duenez.

"Azkar" hartuko dute hura auzipetzeko erabakia. "Izan ere, ikerketan orain arte ditugun datuak nabarmenak dira, eta kasua auzitegietara joan daiteke", adierazi du Mpshek.

2009an izango dira Hegoafrikako hauteskundeak. Thabo Mbeki da gaur egungo presidentea.

1999ko kasu bat leporatu nahi diote Zumari -Hegoafrikako presidenteordea zen orduan-. Enpresa batek dirua ematen ziola egozten diote, enpresak hark Gobernuarekin kontratu handiak lortu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.