Hegoafrikan martxa bat hasi dute 2.000 meatzarik

2012ko irailaren 6a
00:00
Entzun
PRETORIA. Eskuetan makilak eta lantzak hartuta, 2.000 meatzari inguruk martxa bat abiatu dute Hegoafrikan.Abuztuaren 16an Poliziak protestan ari ziren 34 meatzari hil ostean, Marikana eskualdeko platino meatzetik Karee eskualdeko plantara joan dira, gune horretako ekoizpena eteteko asmoz. Gobernuak jakinarazi du Kareeko enpresa erretzeko mehatxua egin dutela bertako meatzariek lan egiteari uzten ez badiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.