Mundua

"Helburuak bete" dituela nabarmendu du Maragallek, hauteskundeetara ez dela aurkeztuko iragartzearekin batera

Goizeko lehen orduan Joaquim Nadal Kataluniako Gobernuko bozeramaileak iragarri bezala, udazkeneko hauteskundeetan ez dela hautagai izango jakinarazi du Pasqual Maragall Kataluniako gobernuburuak. Nolanahi ere, Generalitateko lehendakari izan den bitartean "helburuak bete" dituela nabarmendu du. Abuztuan desegingo du Legebiltzarra hauteskundeak udazkenean egiteko.

2006ko ekainaren 21a
15:01
Entzun
13:00etan hasi da Generalitateko Jauregian Pasqual Maragallen agerraldia. Jakina zen bezala, udazkeneko hauteskundeetan ez dela PSCren presidentetzarako hautagaia jakinarazi du, eta berak bere kabuz hartu duen erabakia dela nabarmendu du.

Maragallek esan du kargua hartu zuenean zeuzkan helburuak bete dituela, hala nola, Katalunian CiUrena ez den gobernu bat izatea posible dela frogatzea eta Estatutu berri bat eratzea. Udazkenean hauteskundeak egin bitartean Estatutua indarrean jartzen eta indartzen engaiatuko dela erantsi du.

Hauteskundeetan aurkeztu beharreko hautagaia dela-eta, azkenaldian hainbat tira-bira izan dira PSC barruan, eta, halaber, tentsioak izan dituzte PSOErekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.